Albisteak 2014

LEHIAKETA

31 Abu 2014

Hondarribiak konkistatu du Bilboko itsasadarra

Hondarribiak konkistatu du Bilboko itsasadarra

'Ama Guadalupekoa'k lortu du etxera eramatea V Bandera de Bilbao eta San Miguel Ligaren lidertzan finkatzen da zortzi puntuko abantailarekin Orio Babyautorekiko

San Miguel Liga gaur eguerdian berragertu da Bilbon, denboraldiko hamazazpigarren jardunaldiari izena jartzen dion V Bandera de Bilbao jokoan jartzeko, eta bestalde, denboraldiaren barnean geldiune bat markatzeko balio du Kontxako Banderare lehiatzearekin bat eginez. Bilboko itsasadarrean lehiatu dira 12 taldeak erlojupeko batean, eta bertan Hondarribia Orsa izan da indartsuena 19'20”68ko denborarekin, orain arte jokatu diren bost edizioetako markarik onena lortuz. Gainera, honek hondarribiarrei balio die “la Caixa” Koroaren bilako lehian zortzi puntuko aldea lortzeko Orio Babyautorekiko.

Ohorezko txandan Hondarribia Orsa eta Orio Babyautok lehia bizia izan dute Urdaibai Aviak lehenengo txandan eginiko denbora hobetu nahiean. Azkenik hondarribiarrek lortu dute denborarik onena eta Oriokoentzat izan da txandako bigarren postua, zazpi segundora, estropadako hirugarren postua lortuz. Txanda Cabok, 32 segundora bederatzigarren postua lortuz, eta Kaiku Ambilampek, hamaikagarren postura jaitsiz 45 segundoko atzerapenarekin, itxi dute.

Lehenengo txandan Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia' izan da  garrantzitsuena baina Astillerorekin lehia gogorra izan du San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren azkenaurren postua ekiditeko. Bizkaitarren denbora helmugan 19'24”96koa izan da, estropadako bigarren postua lortuz. Atzetik, Astillerok aurtengo azken estropada lehiatu du eta 19'30”76ko marka egin du laugarren postua lortzeko. San Pedro Ecolmareren 'Libia'k bostgarren postua lortu du hondarribiarrengandik 12 segundora iritsiz, eta Pedreña izan da sailkapenean  azkena bere San Miguel Ligako agurrean, goi-mailan 12 urte jarraian egon ondoren.

Bigarren txandan, aldiz, denborarik hoberena San Juan Iberdrolarentzat izan da 19'44”78ko denbora erdietsi ostean seigarren postua lortuz. Portugalete Eulen, bere aldetik, gipuzkoarrengandik lau segundora ailegatu dira, zazpigarren postuan eta Tirán Pereirako galiziarrak zortzigarren izan dira 19'52”22ko denborarekin. Txanda itxi du Zierbena Bahías de Bizkaiak hamargarren postua lortuz. Bere aldetik, Vicente Carpintero patroiak “la Caixa” patroi hoberenaren garaikurreko maillotarekin jarraitzen du Gorka Aranberrirekiko bi puntuko aldearekin.

Bermeo eta Portugalete, hiru aste barru

Bi jardunaldi bakarrik geratzen dira San Miguel Ligaren hamabigarren edizio hau amaitzeko, Bermeo eta Portugaleten. Bi jardunaldi hauetan igoerako play-offa ere jokoan jarriko da, baina guzti hau hiru aste barru izango da, San Miguel Ligak geldiunea izango baitu Kontxako Banderaren lehiatzearengatik. 

Itzuli