Albisteak 2015

ELKARTEA

28 Mar 2015

ACT udarara bideratuz

ACT udarara bideratuz

Bazkideek 2015 urteko aurrekontua eta San Miguel Ligako egutegia onartu dituzte

ACTko bazkideak Asanblean bildu dira gaur Hondarribiako Carlos V Paradorean, eta bertan hainbat gai desberdin eztabaidatu dira, besteak beste, aurrekontuak eta San Miguel Liga 2015eko egutegia. Aurrekontuari dagokionez, bazkideek milio bat euroko zifra duen aurrekontua onartu dute, eta horietatik 200.000 estropadetako sari gisa erabiliko dira.

Bestalde, 2015eko San Miguel Ligaren egutegia ere onartu dute gaurko Asanblean. Honen hasiera ekainaren 28an izango da eta datozen egunetan informazio gehiago helaraziko da estropada honen inguruan. Egutegiak iraungo dituen 3 hilabeteetan zehar Elkarteko 12 ontziak 19 jardunalditan lehiatuko dira eta amaiera, berriz ere, irailaren 20ean izango da XLI El Corte Inglés Banderarekin batera, non garaileari “la Caixa” Koroa emango zaion. Gainera, aurten ere Galiziara bi aldiz bidaiatuko da, lehenengoan Sansenxo eta Moañara uztailaren 4 eta 5ean eta bigarrena, aldiz, Meira eta Cabora abuztuaren 8 eta 9an. Aurtengo San Miguel Ligaren beste data esanguratsuen artean IV Eusko Label Bandera jokoan jarriko da Donostian uztailaren 12an, VI Bilboko Bandera abuztuaren 29an edota XXXVIII. Zarauzko Estropaden jornada bikoitza jokatuko da abuztuaren 15 eta 16ean. Bestalde, Euskotren Ligak aurtengoan ere 8 hitzordu izango ditu. Playoffa uztailaren 11 eta 12 jokatuko da Pasaia eta Donostian, eta amaiera Zarautzen izango du. Bertan lekua zihurtatua daukan talde bakarra San Juan Iberdrola da, lehengo urteko txapulduna delarik, eta gainontzeko taldeek eskuragarri jarriko diren hiru txartelen bila joan beharko dira.

Behin Asamblea amaitzean, lehengo urteko San Miguel Ligako txapeldunak, Hondarribia Arraun Elkarteak, ACTko gainontzeko bazkideak bazkaltzera gonbidatuko ditu.

Itzuli