Albisteak 2016

LEHIAKETA

28 Abu 2016

Urdaibai Aviak hesiak hausten ditu

Urdaibai Aviak hesiak hausten ditu

Portugaleteko bandera irabazi duen 'Bou Bizkaiak' San Miguel Ligako lidergoa eskuratu du gaur hondarribitarren agintaldiaren ostean

Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaiak' 764 eguneko bolada haustea lortu du gaur. 2014ko uztailaren 26an NT2 Hondarribiaren lidergoaren epea hasi zen, eta gaur hesi hori hautsi egin dute, eta nola gainera. Izan ere, 'Ama Gudalupekoak' 19'20''22ko denborarekin eguneko hirugarren postua lortu du, 'Bou Bizkaia'rekiko bi puntu utziz. San Juanek, laugarren 15 segundura, eta Kaiku Produchak, zortzigarren 37 segundura, txanda osatu dute. Gogoratu beharra dago, Gorka Aranberrik Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren lidergoa ere berreskuratu duela.

Orio Babyautoko 'San Nikolas' ontziak bigarren txanda irabazi du 19'27''68ko denborarekin eta estropadako bigarrenak izan dira. Atzetik, Cabo bostgarrena izan da 'Bou Bizkaiarekiko' 23 segundu galduz. Bestalde, Astillero zazpigarren izatea lortu du 19'50''08 denbora eginez eta Tirán Pereira hamargarren izan da.

Lehen txandan, San Pedro jaun eta jabe izan da eta 19'45''06ko marka eginez seigarrenak izan dira. Zierbena Bahias de Bizkaia 20'00''60ko denborarekin bederatzigarrenak izan dira eta San Pedrorekin batera, San Miguel Ligako edizio honi agur esaten diote. Agur esaten duen beste ontzi bat Zumaiarena da. Gaurkoan hamaikagarrenak izan arren eta Portugalete Eulenekin borroka itzela izan arren, automatikoki ARC-1era jeitsi egin dira. Portugalete Eulen ordea, Bermeo eta Portugaleteko playoffak jokatu beharko dute.

Bermeo eta Portugalete hurrengo geltokiak

San Miguel Ligarentzat deskantsatzeko unea iritsi da Kontxako Banderaren ondorioz irailaren 17 eta 18rarte. Egun horietan, Bermeo Hiriko XXXIV. Bandera eta XLII El Corte Ingles Bandera jokoan jartzearekin batera, igoera faseko playoffak jokatuko dira, Portugalete Eulen izanik San Miguel Ligako ordezkaria.

Itzuli