Albisteak 2016
LEHIAKETA
18 Ira 2016
CaixaBank Koroa Bermeora bidean da
XLII El Corte Inglés Banderan garaipena lortu ostean, Urdaibai Avia da 2016ko San Miguel Ligako txapeldun berria
San Miguel Ligak txapeldun berria dauka eta CaixaBank Koroak jabez aldatu du Urdaibai Aviaren eskuetara pasa da. ‘Bou Bizkaia’ da Kantauri itsasoko errege berria Portugaleteko uretan gaur jokaturiko XLII El Corte Inglés Banderan garaipena lortu eta gero. Bestalde Unai Oliden eta Endika Pérez, San Juan Iberdrolako patroiek, CaixaBank patroi Onenaren Saria irabazi dute bigarren urtez.
Ohorezko txandak San Miguel Ligako lehen bi sailkatuen erakustaldi eder bat utzi du gaurkoan. NT2 Hondarribiak azken metrorarte bermeoarren erritmoa jarraitzen saiatu da baina 7 segundora amaitu du gaurko estropada. Urdaibai Aviaren amaierako denbora 19’47”32koa izan da eta ‘Ama Guadalupekoa’rena 19’54”32koa. Txanda Kaiku Produchak eta San Juan Iberdrolak itxi dute, hirugarren eta zazpigarren postuan hurrenez hurren.
Lehengo txandan Cabo eta Orio Babyautoren lehia biziaz gozatu ahal izan dugu azken metroetaraino. Azkenean garaipena Caborentzat izan da 20’10”90eko markarekin laugarren postua lortuz. Orio Babyauto bostgarren izan da gaur 3 segundoko zigorra jaso ondoren 20’11”14ko erregistroa ezarriz. Atzetik, Astillero seigarren izan da Portugaleteko uretan 20’18”82rekin eta Tirán Pereira izan da gaurkoan zortzigarren ‘Bou Bizkaia’tik 33 segundora.
Ondarroa AE eta CR Aresek lortu dute postua San Miguel Ligan
San Miguel Ligako estropada lehiatu aurretik, igoera playoffeko bigarren jardunaldia jarri da jokoan, non Ondarroa AE eta CR Ares izan diren garaileak, eta datorren urtean arraunaren maila gorenean lehiatzeko eskubidea irabazi dute. Bizkaitarrak, 20’10”17rekin, azkarrenak izan dira eta galiziarrak bigarren postuan sailkatu dira 20’19”53ko denborarekin. Kaiarribak ezin izan du atzoko hirugarren postua hobetu eta playoffa postu berean amaitu du. Azkenik, Portugalete Eulenek San Miguel Ligari agur esan dio gaurko jaitsieraren ondoren.