Albisteak 2017

BEREZIAK

21 Ira 2017

Alternatibak ohorezko txandan

Alternatibak ohorezko txandan

Eusko Label Ligako lehenengo lau sailkatuek denboraldiaren balorazioa egiten dute

Hamabi arraun klub hoberenek parte hartzen duten txapelketa honetan, lehenengo lauen artean, bere baitan, poztekoa izan beharko litzateke. Baina badira talde batzuk hori lortzearekin ez daukatela nahikoa eta urte guztian zehar esfortzu ikaragarria egiten dute udarako jardunaldi bakoitzean euren hoberena emateko.

Kaiku Producha laugarren postuan sailkatu da 153 punturekin. Sestaoko taldeak erregulartasun handia erakutsi du denboraldi guztian zehar eta honela, txapelketako hiru oilarren atzetik sailkatzea lortu du.

Baziren urte batzuk Orio Babyautok honela denboraldi bat erdiesten. Hirugarren postuan ezarri da 181 punturekin eta Hondarribia eta Urdaibai Aviaren alternatiba argi bezala gauzatu da aurtengo txapelketan.

Hondarribiak bizirik mantendu du CaixaBank Koroa lortzeko ametsa azkeneko jardunaldirarte. Txapelketaren kirol maila urtero igotzen den honetan, ‘Ama Guadalupekoa’ bigarren postuan sailkatu da, 196 punturekin.

Eta zer esan dezakegu Urdaibai Aviaz? Denboraldiko lehen jardunaldian, Bilbon, heldu zion lidertzari, eta ordundik ez du askatu Eusko Label Liga bigarren aldiz jarraian eskuratu arte. 201 punturekin, bermeotarrek seigarren aldiz bereganatu dute CaixaBank Koroa aurtengoarekin.
 

Itzuli