Albisteak 2018
BEREZIAK
20 Ira 2018
Ohorezko txandaren balorazioak denboraldi amaieran
Urdaibai Aviak, GO fit Hondarribiak, Zierbena Bahias de Bizkaiak eta Orio Babyautok nota jarri diote egindako lanari
Atzo bigarren txandakoen iritziak ezagutu genituen 2018ko Eusko Label Liga amaitu berritan. Gaur sailkapeneko lau onenen txanda da. Lau ontziek lortu dute aurten gutxienez bandera bat irabaztea, eta lehenengotik laugarrenerako aldea 22 puntukoa izan da bakarrik. Horrek egondako berdintasunaren inguruko zantzu bat ematen digu, jardunaldiz jardunaldi izandako aldaketez gain.
Urdaibai Aviak eraman du CaixaBank Koroa hirugarrenez jarraian, GO fit Hondarribiak lau bandera irabazi ditu, Zierbena Bahias de Bizkaiak Ondarroan izan zen garaile eta Orio Babyautok bi bandera irabazi ditu aurten, etxekoa barne. Ohorezko lau ontziek dituzte denboraldia irribarre batekin ixteko arrazoiak.