Albisteak 2020
ELKARTEA
30 Mai 2020
ACTk denboraldiko zutabeak onartu ditu
Elkarteko klub bazkide gehienen oniritziarekin onartu dituzte aurrekontua eta egutegia
ACTko bazkideek denboraldiko hirugarren Batzarra egin dute gaur goizean, udako arraun denboraldia hasi aurreko azken ohiko saioa. Klubek indarrak batu dituzte egoera honen aurrean arraun denboraldi bat aurrera ateratzeko.
Saio honetan, uretan taldeko entrenduekin hasteko beharrezko baimenaren zain, bazkideek 18 jardunaldiko egutegia adostu dute, eta VIII. CaixaBank Bandera uztailean zehar lehiatzera pasako da. Horrela, arraun denboraldiaren hasiera teorikoa IV Cidade da Coruña banderarekin izango da, uztailaren 4an eta 5ean. Emakumezkoen lehiaketak, bestalde, 12 jardunaldi izango lituzke.
Zuzendaritza Batzordeak denboraldi honetarako aurkeztu duen aurrekontua Batzarraren oniritziarekin onartu da, kanpainaren bideragarritasuna ahalbidetuz. Bestalde, klubek erabaki dute lehiaketa-araudiaren alderdi bakar bat ere ez aldatzea, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren izaera eta maila bermatzeko.
Azkenik, argi berdea eman zaio COVID-19ren aurkako jarduera-protokoloari. Protokolo horretan, ACTko zerbitzu medikoek lanean jarraitzen dute, klub bazkideetako medikuekin lankidetzan.