Albisteak 2022
LEHIAKETA
03 Urr 2022
Denboraldi amaiera ezin hobea
Bost talde zeuden Eusko Label Ligako azken bi postuen bila, eta bi talde, aldiz, Euskotren Ligako azken postuaren bila. Hiru taldek lortu dute denboraldia modu ezinhobean amaitzea, eta horri esker, datorren denboraldian banku finkoko arraunaren maila gorenean lehiatuko dira.
Euskotren Ligan, Tolosaldea Arraun Klubak bere jarraipena defendatu zuen Deusto Tecuni Bilbaoren aurka, eta Ramon Erostarberen taldeak bi jardunaldiak irabaziz lortu zuen helburua.
Eusko Label Ligan, Lekittarra Elecnorrek bere jarraipena defendatu zuen igoerarako lau hautagairen aurrean. Bizkaitarrak izan ziren onenak igoerako bi jardunaldien ostean, eta Samertolameu izan zen onena bigarren jardunaldian. Horrela, galiziarrek hartuko dute CR Aresen lekua.