Albisteak 2023

ELKARTEA

16 Abe 2023

Galiziako emakumezkoen klubek ez dituzte bi plaza bermatuta izango 2025ean

Galiziako emakumezkoen klubek ez dituzte bi plaza bermatuta izango 2025ean

ACTk larunbat honetan egin duen batzarrean bi lehiaketetako araudiekin lotutako hainbat gai eztabaidatu dira, bai eta Elkartearen alderdi ekonomikoak eta kudeaketari buruzkoak ere.

ACTk gaur egin du 2023ko 6. eta azken ohiko batzarra. Batzar horretan Elkartearen ekonomiarekin eta kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi jorratu dira. Gainera, bi lehiaketetako araudiekin lotutako hainbat atal ere eztabaidatu dira.

Hizketa gai izan dira besteak beste antidopina, diziplina, estropaden kodea, antolaketa-eskuliburua edo emakumeen lehiaketari buruzko araudia. Eta azken atal horretan hartu da erabakirik aipagarriena.

Klubek emakumezkoen lehiaketaren araudiaren lehen eta bigarren xedapen iragankorrak bertan behera uztea erabaki dute, eta 2024ko denboraldia izango da, hain zuzen ere, Galiziako bi traineruk banku finkoko arraunaren emakumezkoen maila gorenean parte hartzea ziurtatuta duten azken denboraldia.

Xedapen horietan, Galiziako bi traineruk gutxienez Euskotren Ligan parte hartuko zutela ziurtatzen zen 2023, 2024 eta 2025eko denboraldietan. Kluben erabakiaren ondoren, neurri horren azken urtea bertan behera geratu da.

Gauzak horrela, Euskotren Ligako jaitsierak honela geratuko dira: azken sailkatua zuzenean jaitsiko da eta azken-aurrekoa play-offean lehiatuko da, izena ematen duten traineruekin batera. Bestalde, Euskotren Ligara helduko diren klubak play-offetako lehen bi sailkatuak izango dira.

Itzuli