Albisteak 2024

ELKARTEA

19 Eka 2024

CaixaBank eta ACT, elkarrekin arraunean beste urtebetez

CaixaBank eta ACT, elkarrekin arraunean beste urtebetez

Hamabigarren denboraldia beteko du finantza-erakundeak Eusko Label eta Euskotren Ligetako babesle nagusi gisa.

Traineruen Elkarteak (ACT) eta CaixaBankek babesletza berritu dute eta hamabi denboraldi beteko dituzte lankidetzan. Juan Pedro Badiolak, CaixaBankeko Ipar Lurraldeko Zuzendariak eta Borja Rodrigok, ACTko Presidenteak bi erakundeen arteko hitzarmena berritu dute CaixaBanken Ipar Lurraldeko Zuzendaritzaren egoitzan.

Sinaduraren ostean, bi erakundeen harremana berresten da. 2013. urtetik, elkarteak antolatutako lehiaketen egonkortasunerako akordio garrantzitsuenetarikoa da CaixaBank eta ACTren artekoa.   

CaixaBanken izarrak Euskotren Ligako liderren maillota apaintzen jarraituko du. Eusko Label Ligan, bestalde, Patroi Onenaren CaixaBank maillotari izena ematen jarraituko du. Baita gizonezkoen lehiaketako garaikur preziatuari ere, CaixaBank koroari alegia. 12 partehartzaileen helburua izaten jarraituko du.

Gainera, Castro-Urdialesen jokatuko da beste behin CaixaBank Bandera. Aurten, gainera, bi lehiaketek izango dute jardunaldia data horretan, hortaz, Eusko Label Ligako XII. CaixaBank Bandera eta Euskotren Ligako VIII. CaixaBank Bandera egongo dira jokoan. Eliteko traineruek Kantabriako uretan jokatuko duten estropada bakarra abuztuaren 3an izango da, finantza-entitatearen eskutik.

Bi aldeak pozik agertu dira sinadurarekin. "Arrauna lana ulertzeko modu bat da, espiritu horrekin ari gara 12 denboraldi hauetan arraunaren babesa lantzen" adierazi du Juan Pedro Badiolak.

Borja Rodrigok, bere aldetik, uste du CaixaBanken babesa funtsezkoa dela: "CaixaBank babesle garrantzitsuenetako bat da guretzat, oso garrantzitsua da Eusko Label Liga eta Euskotren Liga garatzeko", eta akordio horren garrantzia azpimarratu du, ACTko lehiaketak Galiziara, Kantabriara eta Euskadira iristea posible izan dadin.

CaixaBank, oso presente lurraldeko kirolean
Babesletza-estrategia, CaixaBankek lan egiten duen futbol-klubez gain (Deportivo Alavés, Real Oviedo, Racing de Ferrol edo SD Eibar), lurraldeko kirolean ere oinarritzen da, pilota profesionalaren esponsorizazioarekin, 2013tik aurrera buruz buruko txapelketaren babesle nagusi gisa esku-pilotaren babesletzari berrekin zitzaion eta CaixaBank Mastersarekin; edo urtean zehar lurraldeko hainbat tokitan egiten diren hainbat herri-lasterketekin.

 

Itzuli