Albisteak 2024

ELKARTEA

21 Eka 2024

Arraun munduak ongietorria eman dio 2024ko denboraldiari

Arraun munduak ongietorria eman dio 2024ko denboraldiari Arraun munduak ongietorria eman dio 2024ko denboraldiari

Ekitaldiaren ostean, traineruen eliteaz gozatzeko hurrengo larunbatera arte itxarotea baino ez da geratzen.

Donostiako Aquariumak hartu du aurtengo Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala. Besteak beste, autoritateak, babesleak, klubak eta komunikabideak elkartu dira Gipuzkoako hiriburuan hastear den denboraldiari ongietorria emateko.

Aitziber Garmendia aktoreak aurkeztu du bigarren urtez gala eta gaurkoan Dani Herrero saxofonista izan du lagun. Hurbildu direnek ekitaldi ederraz gozatu dute.

Egungo txapeldunak izan dira arratsaldeko lehen protagonistak. Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariek Euskotren Trofeoaren erreplika jaso dute Javier Seoaneren eskutik, Euskotreneko Zuzendari Nagusiaren eskutik alegia. Bermeo Urdaibaiko arraunlariei, bestalde, CaixaBank koroaren erreplika, Angel Garabietak eman die, finantza-entitatearen Euskadiko Zuzendari Komertzialak.

Aurtengo galan, klubetako txoferrek egiten duten lana goraipatu nahi izan da eta eurak izan dira film labur dokumental bateko protagonistak. Traineruak jardunaldiz jardunaldi leku batetik bestera eramateko ardura dute, eta hamaika bizipen kontatzeko eta milaka kilometro zenbatzeko. 

Bittor Orozek, Eusko Labeleko ordezkari gisa, zorterik onena opa die talde guztiei hurrengo denboraldirako.

Elkarteak Ohorezko Arrauna eman dio Donsotiako Aquariumari. Jose Ignacio Espelek, Aquariumeko Presidenteak jaso du saria Borja Rodrigoren eskutik. ACTk eskerrak eman nahi izan dizkio museo ozeanografikoari behar izan duen guztietan eskainitako laguntzagatik.

Rodrigok hitza hartu du denboraldi berriari ongietorria eman eta ekitaldia isteko. ACTko Presidenteak eskerrak eman dizkie babesleei eta zorte ona opa die kirolari guztiei.

Bertaratu direnek Eusko Label produktuekin egindako mokadutxoak jan ahal izan dituzte Keler garagardoa edanaz, txapelketako garagardo ofiziala. 
 

Itzuli