Albisteak 2024

ELKARTEA

22 Eka 2024

Azken batzarra, lehiaketa hasi aurretik

Azken batzarra, lehiaketa hasi aurretik

ACTko bazkideak Oiartzungo egoitzan bildu dira lehiaketa hasteko astebete falta dela.

ACTk ostiralean ospatu zuen Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren aurkezpen ekitaldia. Larunbat honetan, berriz, bazkideek batzarra izan dute Elkartearen Oiartzungo egoitzan.

ACTk arlo ekonomikoko gaiei heldu die lehenik, 2024ko lehen seihilekoaren errepasoa eginez. Ondoren, denboraldi berriari begira jarri eta lotu beharreko azken gaiak tratatu dira.

Arduradun berria antidopineko arloan
Aurreko arduradunak bere kargu-uztea eskatu ondoren, Jordan Santos-Concejerok hartuko du antidopineko arloko ardura.
 

Itzuli