Albisteak 2024

ELKARTEA

25 Eka 2024

Klubetako txoferrak, 2024ko galako protagonistak

Klubetako txoferrak, 2024ko galako protagonistak

2024ko galan, traineruak kosta osoan zehar eramateaz arduratzen diren txoferrei buruzko dokumental labur bat estreinatu zen.

Arraun klub baten zutabeetako baten aurrean gaude. Funtsezko pieza, oharkabeko bezain ezinbesteko lanaz arduratzen dena. Trainerua helmugara eramatea, kirolariek uretan lehiatzeko aukera izan dezaten. Kilometroak itsas miliak bete ahal izateko. Atoia daramaten gidariek ez dute estropadarik irabazten azkarrenak izateagatik, baina klubetako koloreak eta haiekiko konpromisoa dira haien bandera.

Itzuli