Albisteak 2024

LEHIAKETA

30 Eka 2024

Urdaibai gailendu da Bueun, eta 100. garaipena erdietsi du

Urdaibai gailendu da Bueun, eta 100. garaipena erdietsi du Urdaibai gailendu da Bueun, eta 100. garaipena erdietsi du

Gorka Aranberrik gidatutako traineruak 24 puntu ditu dagoneko sailkapenean.

Urdaibai izan da Bueuko estropadako traineru azkarrena eta gaurkoarekin bere 100. garaipena erdietsi du. 19:34.65eko denboran osatu ditu lau luzeak, lehia oso estuan, Zierbena 2 segundu geroago helmugaratu baita. Hirugarren eta laugarren postuak bigarren txandan aritu diren orio eta Getariarentzat izan dira: 19:44.80ko denboran amaitu dute oriotarrek eta Getariarren estropadak, berriz, 19:46.32ko iraupena izan du.

Bermeotarrek Lidertza sendotu dute eta 24 puntu dituzte momentu honetan. Zierbenarena da bigarren postua sailkapenean, 20 punturekin, Hondarribiak 19 ditu eta Oriok 18.

Arraun Lagunakek loria dastatzen jarraitzen du

Arraun Lagunakek poltsikoratu du Concello de Bueuren lehen bandera. Hasieratik izan da Estropada buruan eta 10:27.52ko denboran osatu ditu bi luzeak. Tolosaldea izan da bigarren, Astudillorenak baina 8 segundu gehiago behar izan ditu proba amaitzeko; hirugarren Orio, Tolosaldearekiko 8 segunduko atzerapenarekin; eta azkenik,  Donostiarrak 10:44.48ko denbora behar izan du proba amaitzeko.

Gauzak hala. Euskotren Ligako líder jarraitzen du 16 punturekin, Tolosaldeak eta Oriok 13 dituzte eta Donostiarrak, berriz, 10.

Itzuli