Albisteak 2026

ELKARTEA

01 Uzt 2026

Bilbo, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren lehen geltokia Bizkaian

Bilbo, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren lehen geltokia Bizkaian

Bilboko Bandera, hiriaren bihotza zeharkatzen duen erlojupeko proba, traineruen lehen geltokia izango da Euskadiko uretan.

Bizkaiko hiriburuak Bilboko Bandera jokatuko du berriro ere larunbat honetan (uztailak 5).

Gaur Bilbon egin den aurkezpen-ekitaldian erakundeetako agintariek eta arraunaren munduko ordezkariek parte hartu dute, traineruak Madrilgo jardunaldiaren ostean, beren berezko ingurunera itzuliko diren lehen hitzordua.

ACTko presidente Borja Rodrigok hiriaren garrantzia nabarmendu du, ligaren garapenari estuki lotuta baitago: "Txapelketa Madrilen hasi ondoren, benetako harrotasuna da bigarren jardunaldi hau Bilbon jokatzea; izan ere, hiri honek ospea, ikusgaitasuna eta agertoki paregabea eskaintzen dizkio lehiaketari. Erlojupeko formatuan jokatzen denez eta hiriaren bihotza zeharkatzen duenez, estropada hau oso hitzordu berezia da Bilboko Bandera klub, kirolari zein zaleentzat.". 

Aurkezpenean Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak ere hartu du hitza, eta honako hau baloratu du: "2026ko denboraldia indartsu iritsiko da Bilbora, beste behin ere, tradizioa, ikuskizuna eta maila goreneko lehiakortasuna uztartzen dituen estropadaren agertoki protagonista gisa ". Bi agintariek herritarrak animatu dituzte Bilboko Bandera bihurtu den jai handian murgiltzera.

Hiriguneko zirkuituak eta erlojupeko formatuak ikuskizun paregabea eskainiko dute itsasadarrean zehar, zaleek traineruez gozatu ahal izango baitute, bertatik bertara. Gainera, estropada honetako denborek zehaztuko dute hurrengo jardunaldiko irteera-ordena eta txanden osaera, eta horrek garrantzi handiagoa emango dio kirol arloan.

2026ko denboraldia indartsu iritsiko da Bilbora, beste behin ere, tradizioa, ikuskizuna eta goi-mailako lehiakortasuna uztartzen dituen estropada baten agertoki nagusi gisa.
 

Itzuli