Albisteak 2026

ELKARTEA

20 Ira 2026

EITB Mediak eta ACTk datozen bost urteetarako aliantza berritu dute

EITB Mediak eta ACTk datozen bost urteetarako aliantza berritu dute

Traineru Kluben Elkarteak (ACT) eta EITBk igande honetan sinatu dute datozen bost denboraldietarako lankidetza hitzarmena, 2027an hasita. Ekitaldia Portugaleteko Puente Colgante hotelean izan da, denboraldiaren azken egunaren atarian.

Borja Rodrigo ACTko presidenteak, Joseba Urkiola EITB Mediako zuzendariordeak eta Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendariak sinatu dute akordioa. Sinadura honen bidez, ikus-entzunezko talde publikoak elkarteak antolatutako bi lehiaketen irudi eskubideak bereganatzen ditu: Eusko Label Liga eta Euskotren Liga.

Hitzarmen berri honekin, EITBk arraunarekin duen konpromisoa berresten du eta estropadak zabaltzeko leiho nagusi gisa duen posizioa sendotzen du, proben emankizuna eta jarraipena bermatuz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta ETB ONen bitartez.

Itzuli