Albisteak 2015
BEREZIAK
25 Ira 2015
Jon Carrillo, '2015eko Pronostikoa'ren garailea
San Juan Iberdrolako arraunlaria izan da aurtengo Pronostikoaren garailea
Lehengo astean Jon Carrillo, San Juan Iberdrolako arraunlaria, eta Beñat Egiazu, NT2 Hondarribiako arraunlariak, sailkapenaren goikaldean zeukaten berdinketa hausteko bigarren pronostiko bat diseinatu zuten, El Chimbo, La Niña, El Árbol y Leroux txikoriek aurkezturiko 'Pronostikoa' ataleko garailea erabakitzeko.
Asteburu honen ostean, Jon Carrillo da 'Pronostiko' honetako sari nagusiaren garailea, Molaberen eskutik datorrena. Saria, bi pertsonentzako Arzak jatetxean afari bat da, munduko jatetxerik famatuenetako bat, hiru Michelin izan dituena. Zorionak Jon!