Albisteak 2017
BEREZIAK
15 Ira 2017
Berdinketa haustearen Pronostikoa
Endika Morán eta Gorka Aranberri euren pronostikoa egin dute aste honetan irabazlea zein den erabakitzeko
Aurten uretan bizi dugun lehia estua, estropadetatik kanpora ere kutsatu da. San Miguelen Pronostikoaren kasua da hau, non arraunlariek euren kinielak egiten dituzten ahalik eta postu gehien asmatzeko. Denboraldi guztian zehar egin diren apustu guztia aztertu eta gero, lehen postuan berdinketa dago Zierbena Bahías de Bizkaiako Endika Morán eta Orio Babyautoko Gorka Aranberriren artean, eta biek berdinketa hausteko azken pronostiko bat egin beharko dute garailea erabakitzeko.
Aste honetarako, bi arraunlariek El Corte Inglés Banderako eta Eusko Label Ligarako igoerarako playoff-eko postuak asmatu beharko dituzte.
Zeinek asmatuko ditu gehien? Gorka edo Endikak?