Albisteak 2023

LEHIAKETA

13 Ira 2023

Bost hautagai bi postutarako

Bost hautagai bi postutarako

Asteburu honetan ezagutuko dira 2024ko Eusko Label Ligako azken bi lehiakideak play offak jokatu ondoren

Bermeon eta Portugaleten lehiatuko dira asteburu honetan Eusko Label Ligara igo nahi duten bost hautagaiak. Guztion helburua arraunaren elitean lehiatzeko jokoan egongo diren bi plazetako bat lortzea izango da.

Alde batetik, Itsasoko Ama Santurtzi bere Eusko Label Ligako postuari eusten saiatuko da. Denboraldiko hamaikagarren postuaren ondoren, 2020. eta 2021. denboraldietan txapelduna izan zenak asteburu honetako bi traineru azkarrenetako bat izaten saiatuko da.

Bestalde, CR Ares eta Club Do Mar Bueu izango dira Galiziako Ligatik sailkatu diren bi traineruak. Santa Olallak Eusko Label Ligara itzuli nahi du, maila galdu eta urtebetera, eta horrela CR Cabo da Cruzi berriro lagundu nahi dio txapelketa nagusian. Beste talde galiziarra, jarraian parte hartzen duen hirugarren igoerako playoffa izango du Club Do Mar Bueuk. Maila gorenean estreinatu nahi du talde galiziarrak, eta Kantauriko eta Atlantikoko hamabi traineru onenen artean egoten ahaleginduko dira.

Azkenik, ARC Ligatik San Pedro eta Larrun Kosta sailkatu dira igoera playoffera. Talde gipuzkoarrak joan den denboraldiko parte-hartzea errepikatuko du helburu berarekin: Eusko Label Ligara itzultzea, 2019ko denboraldian jaitsi ondoren. Bestalde, Larrun Kostak Eusko Label Ligara igotzeko playoffetan parte hartuko du lehenengo aldiz. ARCn lortutako bigarren postuari esker, Bermeo eta Portugaleteko jardunaldietan parte hartuko dute, mailaz igotzeko eta Eusko Label Ligan parte hartzen duen Iparraldeko lehen kluba izateko asmoarekin.
 

Itzuli