Albisteak 2016
BEREZIAK
15 Eka 2016
Estropada eremuari buruz ikasten, Noe Guzmánekin
Noé Guzmanek, Real Círculo de Labradoreseko arraunlariak, Guadalquivir ibaiko estropada gunearen sekretuak azaltzen dizkigu
San Miguel Ligako ontziak munduko estropada gune onenetariko batean izugarrizko erakustaldia emateko aukera izango dute. Banku mugikorreko modalitatean nahiko ezaguna da estropada eremu hau, baina banku finkoko modalitateko ontziek erreferentzia gutxi dute Guadalquivir ibaiaren inguruan.
Estropada eremu honek gordetzen dituen sekretuak ezinhobe azalduko duen persona dugu Noe Guzman. Egunero estropada gune honetan entrenatzen den arraunlari arrakastatsua da eta IV Euskadi Basque Country Bandera lortzeko pistak emango dizkigu.