Albisteak 2017

BEREZIAK

24 Mai 2017

"Pausu bat gehiago urtero"

"Pausu bat gehiago urtero"

Eusko Label Ligaren denboraldi berri baten aurrean zuhur agertzen da J.A. Cambados 'Truco'

José Ángel Cambados ‘Truco’-k bere hirugarren urteari hasiera eman dio Moañako klubaren buruan eta ACT TVrentzat Tirán Pereiraren aurredenboraldia aztertu du. Aurreko denboraldiko estropada bakoitzean sekulako ikustaldia eman ondoren bigarren txandako lidertzagatik, aurten ere maila bera ematen saiatuko dira Eusko Label Ligan, non urtetik urtera exigentzia goruntz doan.

Lehengo urteko taldea erreferentzitzat hartuz, zortzi arraunlariren baja jasan du, denak praktikoki titularrak zirelarik. Honen ondorioz, ‘Truco’-k taldearen zati handi bat berregin behar izan du prestatzaileak nahi duen “urtero pausu bat gehiago” ematearen dinamikarekin jarraitzeko. O Groveko entrenatzaileak ez du nahi baikorregi agertu eta hamabi taldeek CaixaBank Koroa lehiatuko duten denboraldi hau hasi aurretik taldearen lehen helburua “jaitsiera saihestea” dela dio.

Itzuli