Albisteak 2017

BEREZIAK

31 Mai 2017

"CaixaBank Koroagatik borrokatzea gustatuko litzaiguke"

"CaixaBank Koroagatik borrokatzea gustatuko litzaiguke"

Mikel Orbañanos, Hondarribiako entrenatzaileak aurtengo denboraldirako ‘Ama Guadalupekoa’ren ikuspuntua gerturatu digu

Gaur astezkena da eta ondorioz, aurtengo Eusko Label Ligan parte hartuko duen beste talde baten berriak jakiteko unea iritsi da. Aste honetan Mikel Orbañanos, Hondarribiako entrenatzaileari iritsi zaio txanda bere taldearen nondik-norakoak aztertzeko. ‘Ama Guadalupekoa’k, aurten berriz ere sailkapeneko lehen postura itzultzeko lanean egon da negu osoan zehar 2016. denboraldian CaixaBank Koroa lortu ezin izan ondoren.

Orbañanosek argi dauka ez dela “erraza izango aurreko urteetan eman dugun maila errepikatzea”, azken denboraldietan errendimendua bikaina izan baita. “Gainontzeko taldeak nola indartu diren ikusirik, sailkapenaren gailurrean egoteko hautagaiak ez dira faltako” adierazi du prestatzaileak. Aurtengo helburuen inguruan galdeturik, gipuzkoarrak argi dauka, “CaixaBank Koroagatik borrokatzea gustatuko litzaiguke”.
 

Itzuli