Albisteak 2014

BEREZIAK

17 Ots 2014

Orio Babyautok, errekorra apurtuz, bere jaitsiera irabazi zuen

Orio Babyautok, errekorra apurtuz, bere jaitsiera irabazi zuen

Gizonezkoetan, oriotarrak Hondarribia Orsa eta Urdaibai Umpro Aviaren aurretik geratu ziren, nesketan aldiz, Hibaika Jamones Ancín nagusitu zen

Joan den larunbatean arraun munduak Oriora begiratu zuen. Bertara, 79 ontzietan banatuta egon ziren mila arraunlari inguru hurbildu ziren Oriako Jaitsieraren XX. Edizioa – III Ikurrina Babyauto jokatzera. 

San Miguel Ligako ontziei dagokionez, Orio Babyauto -etxeko trainerua- nagusitu zen, horiek 19’30’’11 markarekin frogaren errekorra apurtu zuen. “Estropada serio bat burutuz, azken hilabetetan egindako lan txukuna erakutsi dugu. Irabaztea garrantzitsua da, baina etxean nagusitzeak askoz gehiago motibatzen du” azaldu zuen Igor MakazagakOrio Babyautoko entrenatzaileak, estropada bukatzerakoan.

Oriotarren atzetik, Hondarribia Orsa sailkatu zen zazpi sgundura. Hirugarren postua, Urdaibai Umpro Aviarentzat izan zen, bermeotarrek etxekoekiko minutu erdia laga zuten. Pasaitarren artean lehia handia egon zen eta azkenean, San Juan Iberdrola lau segundoko aldearekin nagusitu zitzaion San Pedro EcolmareriPortugalete Eulen seigarren postuarekin konformatu behar izan zen eta honen atzetik, Zierbena Bahías de BizkaiaKaiku Ambilamp eta Astillero sailkatu ziren. ‘Galipo’ak bi segundotara geratu ziren, eta aurtengo ‘la Caixa Koroako’ garaileak eta ‘San José XIV’koek hiru eta lau segundu galdu zituzten Portugaleterekiko.

Emakumezkoetan, garaipena Hibaika Jamones Ancín ontziarentzat izan zen. Errenteriarrek ere, 14’30’’66 markarekin, frogaren errekorra apurtu zuten. Bigarren postuan, bi segundotara, San Juan Iberdrolako ‘Batelerak’ sailkatu ziren, etaOrio Babyautok, 17 segundoko atzerapenarekin, ohorezko podiuma osatu zuen. Azkenik, joan den denboraldikoEuskotren Ligako garailea, Zumaia Salegi Jatexea, laugarren postuan sailkatu zen, zumaiarrak zuen 21 segundo galdu zituzten.

Horiek horrela, nahiz eta 79 ontzi uretan lehiatzen egon, antolakuntza bikaina izan zen. Kirolariek eta zaleek jardunaldi paregabea izan zuten arraun festaz gozatzeko. “Partaidetza aldetik marka guztiak apurtu ditugu eta dena oso ondo atera da” aipatu zuen Ibon HuegunekOrio AEko lehendakariak.

Itzuli