Albisteak 2014

ELKARRIZKETAK

13 Mar 2014

"Gure bertuterik onena taldea da"

"Gure bertuterik onena taldea da"

José Luis Cruces 'Garru'k, Astilleroko entrenatzailea, "denboraldia beste puntu batean hastea gustatuko litzaiguke eta pauso berri bat ematea" dio

Astillerok zortzigarren denboraldia burutuko du aurten ohorezko mailan. Urte hauetan 28 bandera eta bi Koroa lortu ditu. Azkenengo bandera, hain zuzen ere, 2010. urtean ailegatu zen, baina geroztik ezin izan dute beste gairapenik eskuratu. Hori bai, iaz, hiru aldiz, hiru lehenengoen artean sailkatu ziren. "Aurten, gure nahia beste puntu batean hastea da. Helburu nagusia maila libratzea da eta, ahal izanez gero, zortzi lehenengoen artean egotea da", explikatzen du José Luis Cruces ‘Garru’k. "Hala ere, aurten lehia oso estua izango da San Miguel Ligan eta xehetasun guztiak zaindu beharko dira", dio Astilleroko entrenatzaileak.

Bere taldea deskribatzerakoan, "denetarik daukagu: gaztearen txispa eta helduaren eskarmentua. Baina batez ere, gure bertuterik onena taldea da". Kantabriako arraunak pasatzen ari duen egoerari buruzko ikuspuntua ematen digu ere. "Etorkizuna oso beltza ikusten dut, laguntza publikoak geroz eta txikiagoak baitira. Eta arraunean, faktore hau oso garrantzitsua da", bukatzen du 'Garruk'

)

Itzuli