Albisteak 2017
BEREZIAK
06 Uzt 2017
Donostiak energiaz beteriko estropradak jasoko ditu
Gaur aurkeztu dira Donostiako Aquariumean Bandera Giroa Veolia eta VI. Euskotren Bandera
Igande honetan, goizeko 12.00etatik aurrera, Kontxako Badian izango dira Eusko Label Liga eta Liga Euskotren. Bertan, hurrenez hurren, Bandera Giroa Veolia eta VI. Euskotren Bandera lortzeko lehian arituko dira arraunlariak.Eusko Label Ligako estropadako txandak larunbateko Orioko XXVII. Estropadaken sailkapenaren arabera zehaztuko dira. Aurretik, Liga Euskotrenen sartzeko txartela lortzeko lehian arituko diren 10 traineruek Playoffen bigarren jardunaldia jokatuko dute. Irteeren hurrenkera bezperako, V. Orio Kanpina Bandera jardunaldiko, sailkapenaren alderantzizkoa izango da.
Gaur goizean, estropadaren aurkezpena izan da Donostiako Aquariumean. Bertan izan dira Alberto López, Kaiarriba Arraun Elkarteko presidentea; Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordea; Josetxo Aranburu, ACTeko zuzendaritzako kidea; Juanma Taracena, Giroa Veoliako Zuzendari Nagusia; eta José Ignacio Espel, Aquariumeko presidentea
Kontsultatu hemen Bandera Giroa Veolia – VI. Euskotren Bandera dosierra.