Albisteak 2018

BEREZIAK

01 Uzt 2018

GO fit Hondarribia gaurko frogaren garaile

GO fit Hondarribia gaurko frogaren garaile GO fit Hondarribia gaurko frogaren garaile

GO fit Hondarribiak XXXV Bandera Petronor-en garaitu du eta emakumezkoetan berriz, ‘Batelerek’ beraien bigarren bandera lortu dute

Gaurkoa ere adrenalinaz beteriko jardunaldi bat izan da. Froga honetan GO fit Hondarribiak garaitu du, bere denboraldiko lehenengo bandera lortuz, bai eta 12 puntu ere. Hauek, jada zituen 21 puntuei gehituta, iazko denboraldiko garailearen, Urdaibai Aviaren puntu batera soilik geratu da.

Ohorezko txandan GO fit Hondarribia eta Zierbena Bahías de Bizkaiaren arteko lehia gogorra izan da protagonista, non azkenean lehenengo hauek garaitu duten. Juan Zunzuneguiren mutilak hauengandik 4”94-etara gelditu dira. Urdaibai Aviak hirugarren amaitu du estropada garaileengandik 11”02-etara. Hau ez da Santurtzi Iberdrolarentzat frogarik onena izan, izan ere seigarren postuan amaitu du GO fit Hondarribiagatik 22”02-etara.

Bigarrengo txandan, berriz, Orio Babyautok garaitu du 19’38”88-ko denborarekin eta horrela estropada laugarren postuan amaitu du. Hauengandik 17”60-etara Cabo gelditu da bosgarren postua eskuratuz. Bestalde, San Pedro zortzigarren gelditu da garaileengatik 30”96-etara. Ondarroa Cikautxok hamargarren postuan amaitu du gaurko jardunaldia, GO fit Hondarribiagatik 37”14-ra.

Donostiarra lehenengo txandako garaile izan da 19’50”68-ko denborarekin, estropada zazpigarren postuan amaituz. San Juan Sumelec-ek, bere aldetik, 20’03”34-ko denbora burutu du, GO fit Hondarribiarengandik 35”54-ra amaituz. Hamaikagarren eta hamabigarren postuak Tirán Pereira eta Kaiku Producharentzako izan dira, 20’08”63-ko eta 20’13”96-ko denbora burutuz.

 

Euskotren Ligak baditu uda honetan lehian arituko diren lau traineruak

Gaurko jardunaldian Euskotren Ligako lau traineruak ezagutu dira. Lehenengo San Juan Iberdrolak amaitu du 10’42”73-ko denborarekin. Hauek III Bandera Petronor eskuratzeaz gain, Euskoten Ligan lehenengo sartu dira. Orio Babyautok aldiz estropada bigarren postuan amaitu du 10’50”99-ko denbora eginez. Honengandik 15”18-tara GU Arraun geratu da hirugarrengo postu bat lortuz, eta laugarren Hondarribia Bertako Igogailuak gelditu da garaileengatik 16”04-tara.

Itzuli