Albisteak 2023

LEHIAKETA

28 Urt 2023

Borja Rodrigo berriz ere ACTko presidentea

Borja Rodrigo berriz ere ACTko presidentea Borja Rodrigo berriz ere ACTko presidentea

Bilbotarrak, 6 urtez aritu ondoren, laugarren legegintzaldiari ekingo dio

ACTk 2023ko lehen Batzarra egin du gaur goizean Galanta Txakolindegiaren Upategian. Saioak 2022. Urteari amaiera emateko balio izan du lehenik, ekitaldi ekonomikoaren onarpenarekin eta Samertolameu ACTko bazkide gisa onartuz. Izan ere, galiziarrek joan den irailean jokatu ziren play offetan lortutako igoerari esker hirugarren aldiz ariko dira Eusko Label Ligan, aurretik 2009 eta 2015 denboraldietan parte hartu baitzuten.

Elkarteko bazkideek ACTk antolatzen dituen bi lehiaketetako (Eusko Label Liga eta Euskotren Liga) sarien zenbatekoekin eta bazkideek eman beharreko abalekin lotutako alderdiak ere onartu dituzte. Bestalde, 2023. denboraldiari begira emandako lehen urratsen artean dago ACTren eta Kantabria eta Euskadiko lurraldeak hartzen dituen traineruen KAE elkartearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmen bat ere onartu dute bazkideek, Kantauriko arraun finkoaren inguruneari egonkortasun eta koherentzia handiagoa emateko asmoz.

Azkenik, beste gai batzuen artean, Elkarteko bazkideek Borja Rodrigo aukeratu dute ACTko presidente hurrengo bi denboraldietarako. Berarekin batera bere laugarren legegintzaldean izango duen Zuzendaritza Batzordea izango dena onartu dute, Pedro Olmedillo idazkari, Txema Vizcaino diruzain eta Daniel Vazquez bokal gisa izango dituelarik.

Era berean, bazkideek Lehiaketako Epaile berriaren izendapena onartu dute, Ander Salinerok beteko duena, eta Jose Maria Redondo Diziplinako Epaile berria izango da. Gainerako elkarte-organoetan Andreu Campsek jarraitzen du arbitro gisa, Juanjo Badiola Dopinaren Aurkako eta Osasun Kontroleko arduraduna eta Benigno Silva Batzorde Teknikoko buru izaten jarraituko dute.

Borja Rodrigok, berriro hautatua izan ondoren, bazkideek emandako babesa eskertu nahi izan du, eta, elkarrekin lan egiten jarraitzeko konpromisoa eta motibazioa adierazi ditu, ACTk epe labur eta ertainean dituen helburuak lortzen saiatuz. Era berean, bi lehiaketen maila mantentzea eta hobetzea ez ezik, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jarraitzaileen eta interesa duten pertsona, marka eta erakunde guztien konfidantza asebetetzea, bi lehiaketak udako erreferentziazko kirol-lehiaketa izatea lortuz.

Itzuli