Albisteak 2014

LEHIAKETA

17 Eka 2014

la Caixa maillot txuriaren lehia

la Caixa maillot txuriaren lehia

12 taldeetako patroiak garaikurrarengatik lehiatuko dira denboraldirako estropadetan

San Miguel Ligako tripulazioak 'la Caixa Koroaren' bila ibiliko diren denboraldi honetan, ez dira estropada bakoitzeko talde hoberenak bakarrik sarituko. Aurten ere, 2008. urtetik egiten den bezala, patroien lana ebaluatuko da eta hoberena, saritua izango da. Denboraldiko estropadetan zehar, irizpide objektibo batzuk erabiliz, patroien lana baloratuko da hiru, bi eta puntu batekin, hoberenetik hasita. Sailkapen honetako lehen sailkatua izango da 'la Caixa maillota' eramatearen arduraduna, eta denboraldi amaieran, irabazleak garaikurra eta diru-sari bat jasoko ditu la Caixaren eskutik.

Batzorde Teknikoa izango da estropada bakoitzean patroiak puntuatu dituena euren trebezia, gauzatze eta bakoitzaren trainerua bide onetik eramateko abileziaren arabera. Sailkapena gauzatzeko, batzordeak,  GPSak emandako datu objektiboak erabiliko ditu. GPSak eskainitako datu horiek traineruek egindako metro kopurua, ziaboga emateko behar duen denbora -biraketaren aurreko eta ondorengo 50 metroetan hartuta- eta  patroi berak egiten duen lana (patroiaren biraketak traineruan eragindako abiadura) izango dira. Honenbestez, patroi onenari hiru puntu emango zaizkio, bigarrenari bi eta bat hirugarrenari

Itzuli