Albisteak 2014
BEREZIAK
20 Eka 2014
Kazetariak beraien faboritoa bilatzen dute
San Miguel Liga egunetik egunera jarraitzen duten bost kazetarik bat egiten dute esanez denboraldi honetan berdintasuna nagusituko dela
San Miguel Ligako taldeak euren prestaketak amaituz doaz datorren igandean Bartzelonako uretan eguerdiko 12tan jokatuko den Euskadi Basque Country II Banderan parte hartzeko. Era berean, uretatik kanpo, arraunaren ingurunean 'la Caixa koroaren' irabazlea nor izan daitekeen eztabaidatzen da.
Gaurkoan, arraun mundua eta kluben gora beherak azken urteotan oso gertutik jarraitu dituzten bost kazetariren iritziak dakarzkigu, eta denek bat egiten dute aurtengo denboraldi hau oso berdinduta dagoela baieztatzean. SER kateko Roberto Ramajo, Onda Vascako Imanol Arruti, Euskadi Irratiko Manu Maritxalar, El Diario Vascoko Gaizka Lasa eta ETBko Ibon Gaztañazpik aurtengo San Miguel Ligaren inguruko bakoitzaren analisia dakarkigute. Denen ahotan, faboritotzat Orio Babyauto hartzen da, baina Hondarribia Orsa, Urdaibai Avia eta Kaiku Ambilamp oso gertu izango dituela diote.