Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

31 Urt 2018

"Faktoreak dauzkagu arraun onenaz gozatzeko"

"Faktoreak dauzkagu arraun onenaz gozatzeko"

Borja Rodrigok errepaso bat ematen dio joan den denboraldiari eta ekartzen dizkigu etorkizuneko erronka berriak 

Borja Rodrigok urte bat bete du ACTko lemazain bezala eta ACT TV-n nola bizi duen urte hau kontatzen digu. Baita etorkizunari begira, zein izango diren Elkartean erronka nagusiak. “Urte handia bizi dut eta, egia esanda, oso lan estua izan dut aurretik, baina emaitza ikusitaz, atsegingarria eta batez ere oso positiboa izan da”, dio Rodrigok.

Azkenengo urteak Elkartearentzat bi despedida ekarri ditu. “Pena handiaz gero arte esaten diogu Astilerrori. Alde batetik, bera Elkartearen sortzailetariko bat izan zelako eta bestalde, Kantabriatik ordezkaririk gabe geratu garelako”, explikatzen du. Eta bestalde, “Ares-ek urte honetan hunkitu gaitu guztioi jakinda gainera nola borrokatu duten eta zeintzuk ziren bere baliabideak”, komentatzen du Rodrigok. Bi irteera hauek, bi sarrerak ekartzen ditu. “Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra bi proiektu garrantzitsuak dira eta zeresana sortuko dute kirol arloan”, espero du Presidenteak. Bere zuzendaritza batzordeak ere aldaketekin dator, Igon Lertxundi eta Txema Vizcaíno bere ondoan egongo direlako. “Ziur nago, Mario Vidalekin bat, Zuzendaritza hau ACT-ren mailan egongo dala”, amaitzen du.

Etorkizunari begira, Elkarteak pausoak eman ditu dopinaren aurkako borrokan. “AEPSAD-en sarrerarekin, eta AVA eta gure baliabideak gehituz, lagunduko gaitu positiboak errexago detektatzen. Eta dudik gabe, pasaporte biologikorekin, eta arautegian hartutako erabakiekin, oso zaila jarriko dute lege hautsi nahi duteneei”, baieztatzen du. Beste gai importantea izango da Elkarteen arteko elkarlana. “ACTren asmoa beti izan da eta izango da bere txapelketa filialetatik gertu egotea eta arrauna finkatzea Atlantikotik Frantziaraino”, dio.

Emakumezkoen arraunean, ACTk beti apostu gogor bat egin du Euskotren Liga sortu zenetik. “Geroz eta emakume gehiago daude arraunean eta kirol hau gora doa nesken artean ere. ACT bezala horren altuerara egon behar gara eta horregatik hainbat ideiak eta akzio dauzkagu, emakumezkoen arraunaren egonkortasunarako”, explikatzen du. Azkenik, baikorra da etorkizunarekin. “Faktore positiboak dauzkagu arraun munduko espektakulo politenaz gozatzeko”, bukatzen du Rodrigok. 

Itzuli