Albisteak 2018

BEREZIAK

27 Api 2018

12 traineru Euskotren Ligako playoff-eko lehian

12 traineru Euskotren Ligako playoff-eko lehian

Euskotren Ligara igotzeko playoffa Portugalete/Sestaoko eta Zierbenako uretan burutuko da ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean

Euskotren Ligako 10. Edizioa bi hilabete barru hasiko da inoiz baino berrikuntza gehiagorekin, izan ere neskek zortzi estropada izatetik 14 izatera pasako dira. Gainera, sarietan eta arautegian ere hainbat aldaketa positibo ere izango dira.

Emakumeen arraunak urtero burutzen duen playoff sutsua Portugaleten eta Sestaon izango da ekainaren 30ean  XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao delarik jokoan. Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, Zierbenan III Bandera Petronor jokatuko da. Bertan 12 klubek parte hartuko dute Euskotren Ligako postu baten bila, hauek ondorengoak dira: Donostia Arraun Lagunak, Puebla-Cabo, Deusto Tecuni, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Jamones Ancin Hibaika, Hondarribia, Donostiarra, Kaiku Producha, Lea-Artibai, Orio Babyauto, San Juan Ibedrola y Tolosaldea.

Euskotren Ligaren Araudiaren 2. Artikuluaren 3. Atalak dio “bost talde baina gehiago baleude izena emanda, aurreko urteko txapeldunak gutxienez bosgarren postu bat lortu beharko du kanporaketetako jardunaldietako batean”: Hau horrela izanda, San Juan Ibedrola, nahiz eta aurreko urteko garaile izan, oraindik ez du bere postua ziurtatuta, baina playoff-eko bi jardunaldietako batean gutxienez bosgarren postua lortu ezkero, aurtengo Euskotren Ligako parte izango dira.

Behin Euskotren Ligan parte hartuko duten lau kluben izenak jakinda, aurtengo denboraldia hasitzat emango dugu eta uda guztia arraunean aritu ondore, abuztuaren 18 eta 19an Zarauzko uretan 2018ko Euskotren Ligako erreginak nortzuk diren jakingo dugu.

Itzuli