Albisteak 2014

LEHIAKETA

24 Mar 2014

Hondarribia Orsa nagusi Astilleron jokatutako estropada guztietan

Hondarribia Orsa nagusi Astilleron jokatutako estropada guztietan

Hondarribiarrak XXII. San José igorean nagusitu ziren, Astillero eta San Pedro Ecolmareren aurretik 

Larunbatean Astilleron San Jose Sari Nagusia – Lagarren oroimenezko estropada jokatu zen eta honaino 18 ontzi bertaratu ziren. Besteak beste, Tarragonako Flix taldea hurbildu zen Astilleroraino. Horiek horrela, Hondarribia Orsarentzat garaipena joan zen eta 18'15''41 markarekin, traineruak urteko lehenengo gairapena lortu zuen. Hauen atzetik, Astillero, etxeko ontzia sailkatu zen lau segundu galduz gero. Hirugarren postua San Pedro Ecolmarek lortu zuen, 23 segundu lagatzen Hondarribiarekiko. Sanpedrotarren bigarren traineruak laugarren postua poltsikaratu zuen eta Santoña, aldiz, bosgarrena izan zen minutu bat galtzen. Pedreñak minutu eta lau segundu utzi zituen, seigarren postua eskuratuz.

Beste frogetan, Hondarribia Orsa ere garaile atera zen. Esaterako, 500 metrotako sprintean – Lagar Omenaldia hondarribiarrek garaipena etxera eraman zuten, San Pedro Ecolmare eta Astilleroren aurretik. Zortzikoen estropadan, berdeak 4’12’’ markarekin txapeldunak izan ziren, Astilleroren eta Corveraren aurretik. Sprint frogan Hondarribiak saria lortu zuen. Antolakuntzatik bai ematizarekin eta bai partaidetzarekin oso kontent bukatu zuten. Estropada honekin neguko garaia bukatutza ematen da eta jada klubak San Miguel Ligan pentsatzen hasiak dira. 

Itzuli