Albisteak 2010

LEHIAKETA

09 Uzt 2010

MILAKA LAGUNEK BISITATU DUTE SAN MIGUEL LIGAKO WEBGUNEA

MILAKA LAGUNEK BISITATU DUTE SAN MIGUEL LIGAKO WEBGUNEA

www.ligasanmiguel.com web guneak milaka bisita jaso ditu lehiaketako lehen asteburuan. Orotara 10.000 pertsonek klikatu dute web gunea, eta 60.000 orrialde ezberdin ikusi. Emaitzak, egutegia eta Castro, Orio eta Urdaibai klubetako loturak izan dira bisita gehien jaso dituztenak. ACT elkarteak bere poza eta esker ona adierazi nahi du arraun lehiaketa internet sarean edukitzen ari den oihartzun handia dela-eta.

Dena prest Euskotren Ligako II. ekitaldirako

Pedreñan hasiko da, 8 estropada izango ditu, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako selekzioek egingo dute arraun

Pedreñan hasiko da Emakumeen Ligako bigarren ekitaldia, Euskotren Liga. Aurtengo ligak zortzi estropada izango ditu, eta Zarauzko jardunaldi bikoitzarekin bukatuko da abuztuaren 14-15ean. Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako selekzioek parte hartuko dute. Galizia da, hain zuzen ere, jarduneko txapelduna. Estropada mutilen lehen txanda baino ordu erdi lehenago hasiko da, eta neskek mutilen lan bera osatu beharko dute.

Euskotren etxeak Emakumeen Liga babesten duen bigarren denboraldia da. Ez da azkena izango, Euskadiko garraiobideetan lider den enpresak beste denboraldi baterako akordioa baitu, gutxienez.

Hegaluze razioa piperrarekin, 1,5 euroren truke

Estropadetako zaleek Kantauri Itsasoko gutizi gozoenetakoa dastatu ahal izango dute udako estropadetan: hegaluzea. Zaleek aukera hori izango duten hirugarren urtea da, Euskolabel etxeari esker. Uda honetan 18 egunetan dastatu ahal izango da hegaluze onena. Gernikako piperrekin lagunduta. Guztia 1.5 euroren truke.

Itzuli