Albisteak 2017
ELKARTEA
14 Ira 2017
ACT Bermeon bilduko da larunbatean
ACTko bazkideak batzarrean bilduko dira larunbatean Bermeon
Eusko Label Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatzearekin bat, larunbatean irailaren 16ean Bermeoko Arrantzaleen Museoan, ACTko bazkideak Batzarrean bilduko dira 10.30etan. Lehenik eta behin, aurreko bilerako aktak onartuko dira. Jarraian, bazkideei ACTaren kudeaketaren inguruko informazioa emango zaie, 2017eko hirugarren hiruhilekoari dagokiona. Azkenik, galde-eskeentzako denbora izango da Batzarra amaitu aurretik.