Albisteak 2023
LEHIAKETA
01 Abu 2023
Denboraldi erdiko balorazioa: lehenengo txanda
Eusko Label Liga lehiaketaren erdialdera heldu da. Abuztua izango da azken hilabetea lehen txandako taldeentzat, eta bertan dira egun SD Samertolameu Fandicosta, Itsasoko Ama Santurtzi, Ondarroa Cikautxo eta Kaiku Berez Galanta.
Samertolameu, Eusko Label Ligako azken postuan da 20 punturekin. Azken estropadan zazpigarren postua lortu zuten, eta horrek itxaropena emango die ez jaisteko borrokan jarraitzeko. Hamaikagarren postuan Itsasoko Ama Santurtzi dago 27 punturekin. Ohi baino gehiago sufritzen ari dira, baina Soterak play offetako postua saihesteko borrokan jarraitu nahi du, nahiz eta lehia hori sahiesteko, Ondarroa Cikautxo zortzi puntura dauka, 35 punturekin. Antiguako Amak errendimendu gorabeheratsua izan du, eta asteburuko emaitzetan bato na izan arren, bestea ez da hain ona izaten. Kaiku Berez Galanta da lehen txandako azken taldea. Bizkaitarra 39 punturekin oso irregular dabil, nahiz eta laugarren postu bat lortu, gainontzeko estropadetan azken postuetan sailkatzen da.