Albisteak 2014
LEHIAKETA
24 Abu 2014
Urdaibai Aviarentzat garaipena Hondarribian
'Bou Bizkaia'rentzat izan da garaipena, eta bigarren izan den Hondarribia Orsak pauso garrantzitsu bat eman dut “la Caixa” Koroa lortzeko
Milaka pertsona izan dira gaur goizean Hondarribiako kai-muturrera gerturatu direnak San Miguel Ligako jardunaldi berri batez gozatzeko, eta horien artean ziren Gurutz Aginagalde eskubaloi jokalaria eta Efrén Vázquez eta Ángela Vilariño pilotuak ere. Haizeak ere egin du bere agerpena, eta marearekin bat eginez, estropada nolabait baldintzatuz. Hala eta guztiz ere, Hondarribiko XXVII. Estropada – Mapfre SN-ko garaipena Urdaibai Aviarentzat izan da 19'50”94ko denbora egin ondoren eta 15 segundoko aldea ateraz bigarren izan den Hondarribia Orsari. Hondarribiarrek gaur kolpe izugarria eman du “la Caixa” Koroa eskuratzeko eta gaur zazpigarren izan den Orio Babyautori 21 segundoko aldea atera dio. Gauzak honela, 'Ama Guadalupeko' arraunlariak 161 punturekin jarri dira San Miguel Ligaren sailkapenean, eta Orio Babyauto zortzi puntura hurrundu da gaurkoan. Bestalde, Kaiku Ambilampek gaur laugarren postua lortu du 20'14”72ko marka eginez eta Cabok txanda itxi du 20'32”44ko denborarekin bederatzigarren postua lortuz.
'Bou Bizkaiak' errendimendu osoa atera dio bere txandan eman diren baldintza matereologikoei gaur garaipena lortzeko. San Pedro Ecolmarerekiko aldea 16 segundokoa izan da, eta 'Libiak' hirugarren postua lortu du hamabostgarren jardunaldi honetan. Emaitza honi esker, esan beharra dago, bederatzigarren postura itzuli direla, Astillerorekiko bi puntuko aldearekin. 'San José XV'ekoak hirabazleengandik minutu erdira ailegatu dira, seigarren postua lortuz. Txanda amaituz, gaur hamaikagarren postua lortu duen Pedreña izan da, 12 urtez goi mailan egon ondoren gaur matematikoki San Miguel Ligari agur esan diona.
Bigarren txandan, San Juan Iberdrola atera da garaile 20'17”34ko denborarekin, bostgarren izateko balio izan diona hondarribiako uretan. Hauen atzetik, Tirán Pereira izan da bigarren 12 segundora iritsiz eta estropadaren zortzigarren postua eskuratu dute. Txanda itxi dute Zierbena Bahías de Bizkaiak eta Portugalete Eulenek, hamar eta hamabigarren postua lortuz hurrenez-hurren. “la Caixa” patroi hoberenaren garaikurraren sailkapenean Vicente Carpinterok lortu ditu gaurko hiru puntuak eta jada bost puntuko aldea dauka Gorka Aranberrirekiko.
San Miguel Liga Bizkaiara
Jardunaldi honek aurtengo San Miguel Ligaren Gipuzkoan egindako bideari amaiera ematen dio. Jarraian datozen lau hitzorduak, 2004ko San Miguel Ligari amaiera emateko balioko dutenak, Bizkaian izango dira. Larunbatean hitzordua Portugaleten izango da, XXXIII Bandera Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014rekin, eta igandean V Bandera de Bilbao jarriko da jokoan.