Albisteak 2014
BEREZIAK
26 Abu 2014
Málagatik Pedreñara
Adrián Miramon malagarrak San Miguel Ligan Pedreñarekin debutatzearen ametsa bete du denboraldi honetan
Ia 1000 kilometro dira Malaga eta Pedreñako udalerri kantabriarra banatzen dituztenak, baina hau ez da eragozpena izan Adrián Miramonek traineruen mundua ezagutu dezan. 10 urte aulki mugikorrean eta Mediterráneoan ohikoak diren llagüt izeneko ontzieta arraunean egon ondoren traineruak probetzera animatu da. Honela igaro dugu malagarrarekin arraunaren goi-mailako estropada batean eta San Miguel Ligaren inguruan daukan ikuspuntua azaldu digu.