Albisteak 2018
BEREZIAK
08 Abu 2018
Hondarribira iritsi da Eusko Label Liga
Arraunaren gorengo txapelketa beste urte batez izango da Bidasoko udalerrian
Eusko Label Liga Hondarribin lehorretaratuko da igandean goizeko 11:45etik aurrera XXXI: Hondarribiko Bandera - Mapfre Sari Nagusia jokoan jartzeko.
ACTeko egutegian 2003ko sorkuntzatik urtero izan den zita da, eta beraz, estropada klasikoa bihurtutakoa arraunaren munduan. Lerro formatuan jokatutako estropada da, bi luze eta ziaboga bakarrarekin neskentzat eta lau luze eta hiru ziabogarekin mutilentzat.
Urdaibai Aviak eraman zuen iazko bandea eta hortaz gain, estropada eremuko errekorra dauka 19'21"89ko denborarekin.
Goizean Hondarribiko Udaletxean izandako aurkezepenean Joxemi Elduayen GO fit Hondarribiko presidentea, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Maria Serrano Turismo eta Merkataritza Zinegotzia eta Miguel Aguado, Mapfreko Gipuzkoako Zuzendaria izan dira