Albisteak 2021

LEHIAKETA

29 Eka 2021

"Ondo hasteak konfiantza emango digu udarako"

"Ondo hasteak konfiantza emango digu udarako"

Mikel Orbañanos, Go Fit Hondarribiako entrenatzailea ilusioz beteta dago denboraldi hasierarekin, lehen jardunalditik bere taldea sailkapenaren goiko aldean egotea nahi baitu.    

Mikel Orbañanos pozik dago aurredenboraldia bere taldearentzat nola joan den ikusita. "Egia esan, aurredenboraldiko estropadak eta entrenduak ondo joan dira, eta oso pozik gaude", adierazi du Go Fit Hondarribiako entrenatzaileak. Nahiz eta lan ona egin, Orbañanosentzat, hasiera ona izatea erabakigarria izango da "horrek konfiantza emango digulako lan berarekin jarraitzeko eta uda osoan erregularrak izateko", adierazi du entrenatzaile oriotarrak.    

 

Helburuei dagokienez, entrenatzaileak ez du garaipenez hitz egiten, "goiko postuetan ibiltzeaz” baizik, azken urteotan bertan izan baitira. Zentzu horretan, "aurten hasieratik indartsu egotea gustatuko litzaiguke, eta gero banderengatik borrokatzen saiatzea, gure maila onena emanez", adierazi du Orbañanosek.    

 

Helburu horiek lortzeko borrokan ez dute lan erraza izango, aurkariak "indartsu" ikusten baititu. "Azken urteotan, goiko eta beheko postuetan borroka handia dago, eta aurtengoa antzekoa izango dela uste dut", adierazi du Caixabankeko Koroa irabazteko hautagaietako bat den entrenatzaileak.

Itzuli