Albisteak 2018

BEREZIAK

23 Uzt 2018

Ekuatorea Getxotik pasako da

Ekuatorea Getxotik pasako da

Getxoko Estropaden XL. IKurriña eta Getxoko X. Ikurriña aurkeztu dira goizean Bizkaiko udalerrian

Larunbatean 18:00tik aurrera bueltan da egutegiko zita klasikoetako bat, izan ere Eusko Label liga eta Liga Euskotren Getxoko uretan izango dira beste urte batez. Bi jardunaldiak, ohikoa den bezala, lerro formatuan jokatuko dira eta irteera eta helmuga Portu Zaharraren ondoan izango dira, Fan Zonea kokatuta egongo den lekuan. Txanden ordena sailkapen orokorraren araberakoa izango da, beraz, lehen txandan Tiran Pereira, San Juan Sumelec, Kaiku Producha eta San Pedro arituko dira; bigarrenean Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola; eta ohorezkoan Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Avia, Eusko Label Ligako liderra lehiatuko dira. Emakumetan Hondarribia Bertako Igogailuak, GU Arraun, Orio Babyauto eta San Juan Iberdrola arituko dira Getxoko X. Ikurriña irabazteko. 

Eguerdian izan da aurkezpen ekitaldia eta bertan izan dira Alvaro Gonzalez Getxoko Udaleko Kirol Zinegotzia, Elena Zamora, Getxo Arraun Elkarteko zuzendaritzakoa eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea.

 

Kontsultatu estropadako dossierra

Itzuli