Albisteak 2023

LEHIAKETA

07 Uzt 2023

Donostia eta Zierbenaren txanda

Donostia eta Zierbenaren txanda Donostia eta Zierbenaren txanda

Euskal Herriko uretako lehen bi jardunaldiak jokatuko dira asteburuan, bihar Donostian eta igandean Zierbenan 

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bigarren asteburuko jardunaldiak izango dira Donostian eta Zierbenan. A Coruñako estreinaldiaren ondoren, banku finkoko arraunaren bi lehiaketarik onenak Euskal Herriko uretan lehiatuko dira berriz ere, non Donostia Arraun Lagunakek eta Zierbena Bahias de Bizkaiak lidergoari eusten saiatuko diren, euren herrietan jokatuko diren jardunaldien ostean.

Larunbatean, VII-XV Bandera Fabrika jokatuko da Kontxako Badia ikusgarrian. Denboraldi honetan lehiatuko diren hogei traineruak sailkapen orokorraren araberako txandatan banatuta lehiatuko dira. Orio Orialkik eta Amenabar Donostiarrak iragan denboraldian Donostiako uretan lortutako garaipena errepikatzen saiatuko dira.

Larunbateko jardunaldiaren emaitzek zer esana izango dute Zierbenako uretan jokatuko den jardunaldian, izan ere, horien arabera banatuko dira traineruak bost txandetan. III. Bandera Edinor izango da emakumezkoen lehiaketan eta XL Bandera Petronor gizonezkoetan. Donostian bezala, iazko denboraldian Orio Orialki emakumezkoetan eta Donostiarra Amenabar gizonezkoetan izan ziren garaipena lortu zutenak Zierbenan.

ZALEEN GUNEA
Asteburu honetako bi jardunaldietan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako zaleek estropadan parte hartzeko aukera izango dute. Izan ere, bigarren denboraldiz jarraian, ZALEEN GUNEA denboraldiko estropada guztietan izango da. Larunbatean, zaleentzat gordetako lekua Donostiako Pasealeku Berriaren amaieran egongo da, portuaren gainean zehazki, eta igandean, aldiz, Zierbenako portuan, zehazki, estropada-eremura sartzeko pasabidearen ondoan.


 

Itzuli