Albisteak 2023

LEHIAKETA

10 Uzt 2023

Bilbon ekingo dio lehiaketako hirugarren asteak

Bilbon ekingo dio lehiaketako hirugarren asteak

• Larunbatean itsasadarrean jokatuko dira XIV. eta V. Bilboko Bandera – Bandera Bilbao estropadak 

• Estropada erlojupeko formatuan jokatuko da, eta emakumezko traineruak 17:25etan hasiko dira, eta gizonezkoak 18:21ean.
 

Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak euren ibilbideari jarraituz, Bilboko itsasadarrera helduko dira larunbat honetan. Bilboko uretan jokatuko diren estropada hauek, denboraldian zehar erlojupeko formatuan jokatuko diren bakarrak izango dira. Ohi bezala, traineruak udaletxearen parean kokatuko den irteeratik abiatuko dira, Deusturaino luzatuz. Hau da, bizkaiko hiriburuko leku esanguratsuenetatik igaroko dira, Zubizuriko zubia eta Guggenheim Bilbao Museoa, besteak beste. 
    
Gaur goizean aurkeztu dira Bilboko Udaletxean asteburu honetako lehen banderak, XIV. eta V. Bilboko Bandera – Bandera Bilbao. Ekitaldian izan dira Itxaso Erroteta, Bizkaiko hiriburuko Gazteria eta Kirol zinegotzia eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea, bizkaiko arraun taldeko ordezkariekin batera.    

Bestalde, Rodrigok nabarmendu duenez, "garrantzitsua da Bilbo Hiriak hain estropada teknikoa, ikusgarria eta zorrotza eskaintzen duelako erlojuaren kontrako formatuarekin, eta itsasadarrean gertatzen den berezitasuna, hiriko lekurik esanguratsuenak ez ezik, Bizkaiko hiriburuan barrena hiriko erlojupeko formatu hori ere ematen duelako".

Sailkapenaren araberako txandak
Uztailaren 15ean jokatuko diren bi estropadetako txandak sailkapenaren arabera banatuko dira. Hau da, Euskotren Ligako lehenengoan sailkapeneko azken lau postuetan diren taldeak ariko dira SD Tirán Pereira, CR Cabo da Cruz, Hibaika Jamones Ancín eta Hondarribia Bertako Igogailuak, eta bigarren txandan, ordea, sailkapeneko lehen lau postuetan diren taldeak Tolosaldea Arraun Kluba, Nortindal Donostiarra, Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak. 

Gizonezkoen kasuan, berdin ariko dira. Lehenik Samertolameu Fandicosta, Itsasoko Ama Santurtzi, Ondarroa Cikautxo eta Kaiku Berez Galanta izango dira lehian. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Orio Orialki, Donostiarra Amenabar eta CR Cabo da Cruz irtengo dira irteeratik, eta jardunaldia Getariak, Bermeo Urdaibaik, Hondarribiak eta Zierbena Bahías de Bizkaiak amaituko dute.      
 

Itzuli