Albisteak 2023

LEHIAKETA

12 Uzt 2023

Larunbat historikoa donostiarrarentzat

Larunbat historikoa donostiarrarentzat Larunbat historikoa donostiarrarentzat

Egun bereko bi estropadetan garaipena lortu duen etxeko lehen taldea da

Larunbateko jardunaldia ikusgarria izan zen kirol arloan, batez ere antolatzailearen etxean. Nerea Perezek eta Arkaitz Diazek VII. eta XV. Fabrika Bandera aireratu zuten, Euskotren Ligaren hasieratik inoiz ikusi ez den jardunaldia osatuz.

Larunbat honetan Kontxako Badian bizitakoa ezohikoa izan zen. Lehen aldia da etxeko taldeak bi banderak irabazten zituela, bai Euskotren Ligan bai Eusko Label Ligan. Egia da ez dela klub batek eguneko bi jardunaldiak irabazten dituen lehen aldia, baina bai etxeko klubak.

Rufo Urtizberearen taldeak bigarren luzean berreskuratu behar izan zuen Donostia Arraun Lagunak taldeak ziabogan lortutako abantaila, eta horrela denboraldiko lehen garaipena eta klubak Euskotren Ligan lortzen duen laugarren garaipena irabazi zuten.

Bestalde, Igor Makazagaren taldeak helmugan 20 minutu eta 10 segundoko denbora egin ondoren, hirugarren txandako traineruek euren lana bukatu arte itxaron behar zuten, ea norbaitek denbora hori hobetzen zuen ikusteko. Tentsio handiko azken luzearen ondoren, Zierbena Bahias de Bizkaiak ez zuen donostiarren denbora gainditu, etxeko taldearen eta zaleen poztasunerako.

Sei garaipen bikoitz
2018ko denboraldian Oriok eskura izan zuen egun bereko bi banderak irabazten zituen lehen kluba bilakatzeko. Etxeko estropada zen, eta hiru segunduko tarteari esker, ordura arte estropada guztietan garaipenak erdietsi zituen San Juan Iberdrolak lortu zuen garaipena orioko uretan. Traineru bateko abantaila erdietsi zuen San Juanek Santi Zabaletak entrenatutako Orio Babyautorekiko, eta tarte horrek ekidin zion Oriori 2018ko uztailaren 22ko goiz hartan ACTren historian sartzea, jardunaldi berean eta etxeko estropadan, bi garaipen lortzen zituen lehen klub bezala.

Baina hurrengo denboraldian lortu zuen Oriok jardunaldi berean garaipen bikoitza lortu duen lehen kluba izatearen ohorea. Egun sei bider lortu du garaipen bikoitza jardunaldi berean 2019 eta 2020 denboraldien artean. 2019ko denboraldian, Oriok lau aldiz irabazi zuen Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako jardunaldi berean, A Coruñako lehen jardunaldian, Donostian, Santurtzin eta Hondarribiko estropadan. Hurrengo denboraldian, Urola Kostako taldeak birritan errepikatu zuen garaipen bikoitza, A Coruñako bigarren jardunaldian eta Getxoko estropadan.
 

Itzuli