Albisteak 2014

BEREZIAK

07 Api 2014

11 hilabeteko prestaketa fisikoa (I)

11 hilabeteko prestaketa fisikoa (I)

Gaur estreinatzen dugun atal berri honekin arraun munduko zenbait alderdiak ezagutzeko aukera emango digu. Oraingoan, arraunlarien prestakuntza

Badirudi arraunlarien lana, batzuetan, bakarrik txapelketetako garaietara murriztuta geratzen dela. Baina fase honetara puntu onean ailegatzeko, kirolariak urrian bere prestakuntzarakin hasten dira eta irailara arte luzatzen da. Guzti honi buruz pixkat ikasteko, Igor Makazagarekin hitz egin dugu, Orio Babyautoko prestatzailea eta San Miguel Ligan eskarmentu handiko arraunlaria. Bi kapitulu hauetan deskribatuko digu nondik nora doan denboraldia eta zertan datzan. Gaurkoan, denboraldiko lehenengo zatia aurkeztuko digu: 'negua'. 

"Urteak 52 asteak ditu: 46 entrenatzeko eta sei pausatzeko", Makazagak dio. Hilabete hauetan, arraunlariak astero sei entrenamendu osatzen ditu. "Egun bat libre hartzen dugu, batez ere, psikologikoki atsedena hartzeko. Nik uste det arraunlaria fisikoki aste osoko saioak betzeko prestatuta dagoela", aipatzen du. Garai honetan, lan aerobikoa egiteko aprobetxatzen da. "Itsasora bi egunetan joaten gara eta beste lau saioak gimnasioan egiten ditugu: bai ergometroa, pesak edota korrika egiteko. Helburua kilometroak pilatzea da, erritmo txikietan ibiltzea eta arraunkera finkatzea", prestatzaileak komentatzen du. Baita hilabete hauetan azterketa fisikoak egiteko aprobetxatzen dute. "Aztekerta hauek hilero egiten ditugu eta guretzako oso baliagarriak dira. Alde batetik indibidualki hobetzeko, eta, bestalde, talde bezala hazitzeko", bukatzen du.

Itzuli