Albisteak 2014

LEHIAKETA

10 Uzt 2014

Label hoberenaren lehorreratzea Donostian

Label hoberenaren lehorreratzea Donostian

III Eusko Label Banderaren eskutik gizonezko eta emakumezkoen arraun hoberena helduko da Donostiako badiara

Igande honetan San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako tripulazioak arraunaren munduko eszenatoki ezagunetariko batean izango ditugu lehian: Donostiakon badian. III Eusko Label Bandera izango da San Miguel Ligaren bostgarren jardunaldiari eta Euskotren Ligaren bigarrenari izena jartzeaz arduratuko dena, igandeko 12.00etatik aurrera.

 

12.30etan hasiko den gizonezkoen probari dagokionez, barneko balizak Gurutze Gorriaren parean izango dira, eta ohitura den bezala, ibilbidea hiru miliakoa izango da, lau luze eta hiru ziabogatan banatua. Igandeko jardunaldietan gertatzen den bezala, txanden eraketa larunbateko jardunaldiko emaitzetatik egingo da, kasu honetan, Marina de Cudeyo IX Bandera – Dynasol Sari Nagusiko emaitzetatik eratorriak izango dira. Emakumezkoen kasuan, estropada honetan erabakiko da zazpi lehiakideetatik zein hiru talde izango diren Zumaiarekin arraunean izango direnak aurtengo Euskotren Ligan.


Gaur goizean Donostiako Aquariumean ospatu den aurkezpen honetara Pedro Andueza, ACTko presidentea; Vicente Zaragüeta, Aquariumeko presidentea; eta German Intxausti, estropadaren antolatzaile den San Juan taldeko ordezkaria gerturatu dira. Denak bat egin dute bi estropada hauen ezaugarria berdintasuna dela esanez eta jende guztia animatu nahi izan dute igandean 'labela' duen estropada honetara etor daitezen.
 

Itzuli