Albisteak 2016
BEREZIAK
06 Uzt 2016
Amestutako une bat
‘San Miguel Liga Barnetik’ kapitulu berrian arraunlari debutanteen sentsazioak kontatuko dizkizuegu
Urduritasuna, gogoak, desira, epeltasuna… Hainbat sentimendu desberdin une batean batzen dira, estropadaren hasiera markatzen duen banderakadan hain zuzen ere. Urtea asko daramtzate ametsa betetzeko zain eta urteak pasa ahala lan eskerga egiten dute momentu hau iristeko.
San Miguel Liga 2016ko denboraldi berri honetan, hainbat arraunlari debeutantek arrunaren txapelketa nagusian jardun dute eta gaur beraiek izango dira protagonista. Manuel Abeijonen, Caboko arraunlariaren, kasua berezia da, izan ere, bera dugu San Miguel Ligako arraunlaririk gazteena eta aurreko igandean XXXIII. Petronor Banderaren ospakizunean onenekin arrauna egiteko parada izan zuen.
Horrez gain, ez da debutaren ametsa egi bihurtu duen arraunlari bakarra izan. Izan ere, NT2 Hondarribiako Galder Ezponda eta Bikendi Alza arraunlariak XV. Real Astillero de Guarnizoko Bandera – XL. GP Ayto. de Astilleron debuta eta bandera lortu zuten. Arraunlari hauez gain, hiru jaurdunaldi hauetan Orio Babyautoko Unai Lizarralde; Kaiku Produchako Zunbeltz Pérez; Tirán Pereirako Raul Couso, Pablo Garcia eta Yonathan Fontela; Portugalete Euleneko Jon Abascal, Gorka Lobato eta Jon Ander Bayón; Zumaiako Igor Francés, Asier Tena y Jon Badiola; Zierbena Bahías de Bizkaiako Ignacio Fernández; Astilleroko Oscar Martínez eta Alfonso Lanza; Caboko Alexander Lestón, Anxo Martínez, Diego Suárez; eta San Pedroko Carlos Miguez, Josu Beristain, Ibai Gonzalez eta Imanol Muñoz, onenen artean arraun egiteko plazerra izan dute.
‘San Miguel Liga Barnetik’-eko bideo berri honetan, zenbait debutantek amestutako unea iritsi baino lehenagoko momentuak nola bizitzen duten kontatzen dizkigute.