Albisteak 2016

BEREZIAK

05 Uzt 2016

Zeinek erreinatuko du Euskotren Liga?

Zeinek erreinatuko du Euskotren Liga?

Euskotren Ligaren berri ematen duten kazetariek denboraldi berriaren iragarpenak ekartzen dizkigute

Prestakuntza askoren ostean, Euskotren Ligaren hasierako banderakada ikusteko aste batera gaude. Zortzi klubek Euskotren Koroa lortzeko desirarekin irtengo dira uretara, honekin batera, ohikoa den modura, kazetariek Euskotren Ligaren inguruko iragarpenak egiten hasi dira. San Miguel Ligarekin egin zuten antzera, Onda Vascako Imanol Arrutik, El Diario Vascoko Oskar Ortiz de Guineak eta SER Irratiko Roberto Ramajok honako hau esan digute Euskotren Ligari buruz.

Orokorrean, hiru kazetariak ados daude Euskotren Liga San Juan Iberdrolaren eta Hibaika Jamones Ancinen artean izango dela. Hala ere, Imanol Arrutik pentsatzen du “Hibaika Jamones Ancin San Juan Iberdrola baino puntutxu bat aurretik dagoela”. Honekin batera, Oskar Ortiz de Guineak dio “Orio Babyautok eta Cabok ohorezko txandan egongo direla”. Hala ere, El Diario Vascoko kazetariak esaten du “talde galiziarraren erreferentziarik ez ditugunez, txapelketako inkognitorik handiena da”. Bestalde, Roberto Ramajok dio “Getaria-Zarautz eta Caboren artean lehia partikular bat egongo da ohorezko txandako azken postua lortzeko”.

Laburbilduz, hiruek lehia borrokatua ikusten dute San Juan Iberdrola eta Hibaika Jamones Ancínen artean Euskotren Trofeoa eskuratzeko helburuarekin.

 

Itzuli