Albisteak 2018

BEREZIAK

06 Uzt 2018

San Juan Sumelec, lehenengoa bandera astintzen

San Juan Sumelec, lehenengoa bandera astintzen

Arroxek lortu zuten ACT-k antolatutako lehenengo bandera, Castro Urdiales-en orain dela 15 urte jokatutako estropadan

2003ko uztailak 2 gogoratzen badugu ACTren sorreragatik, lau egun beranduago, uztailak 6, gogoratuko da ACT-ren lehenengo estropada bezala. Eta estropada hau Castro Urdialesen jokoan jarri zen Bandera ONO-rekin. Forma berri bat ekarri zuen estropada honek, bi txanda sei traineurekin. Eta horrela, hasi zen ACT nabigatzen. 

Horrela, lehenengo txanda Castro, Orio Babyauto, Cabo, San Juan Sumelec, Astillero eta Urdaibai Avia. Sanjuandarrak azkenenak iritsi ziren lehenego ziabogara, baina gai izan ziren egoerari buelta emateko eta Ono Bandera Pasaira erameteko. Atzetik, Astillero bost segunduetara eta Mecos, bigarren txandako garailea, 13 segundo galdu zituen. Urdaibai Avia eta Orio Babyautoren arteko lehia estua egon zen eta azkenean Bermeorentzan joan zen laugarren postua. Cabo seigarren izan zen 28 segunduetara. Pedreña eta Castroren arteko diferentzia bi hamarretakoa izan zen. GO fit Hondarribia bederaztigarren sailkatu zen eta hauen atzetik Isuntza, Tirán Pereira eta Zarautz.

Nahiz eta estropada hau puntuagarria ez izan, San Juan Sumelec-ek lortu zuen ACT-ko lehenengo bandera eta hau betirako gordeko da Elkarteko liburuetan. 

Bandera Ono-ko emaitzak 

Itzuli