Albisteak 2022
LEHIAKETA
28 Uzt 2022
Tolosaldea eta Donostiarra hirugarren postua lortzeko lehian
Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 eta Tolosaldea Arraun Klubak Euskotren Ligako denboraldiaren bigarren zatiari egingo diote aurre, Euskotren Ligako hirugarren postua lortzeko helburuarekin. Oraingoz, donostiarrek lau puntu ateratzen dizkiete hasiberriei, eta, beraz, gainerako zortzi estropadetan oso interesgarria izango da hirugarren postu hori lortzeko lehia.