Albisteak 2015

BEREZIAK

23 Eka 2015

III Euskadi Basque Country Banderak Malaga urperatuko du

III Euskadi Basque Country Banderak Malaga urperatuko du

Malagar hiriak kultur, gastronomi eta musika ekitaldi ugari jasoko ditu ekainaren 26, 27 eta 28 bitartean traineruen helduerarekin batera

Kirola, musika, gastronomia, dantza... Eta hau guztia udara eta giro onenarekin batera. Hauek dira San Miguel Ligaren hasierak Malagara gerturatuko dituen osagaiak. Ekainaren 26tik 28ra Muelle uno eta La Farola ibilbidearen artean San Miguel Ligaren village-a ezarriko da non ekitaldi ugari egongo diren igandean jokatuko den III Euskadi Basque Country Banderarengatik, San Miguel Ligaren lehenengo jardunaldia izango dena eta lehenengo aldiz Malagara iritsiko dena.

Ekitaldiak ostiraleko azken orduan hasiko dira, 21:00etan Malagako alde zaharrean zehar ibiliko den triki poteoarekin, non trikitixa eta panderoarekin batera taberna desberdinak bisitatuko dituen. Larunbatean, goizeko 12:30etan arraunaren asteburu honen irikitze ekitaldia ospatuko da Konstituzio enparantzan, non Aukeran dantza taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izango den. Jarraian, toki berean, herri kirolen ikuskizuna egongo da, non aizkolari eta harrijasotzaileak izango diren, eta berriz 20:00etan errepikatuko da Muelle unon. Jardunaldi guztian zehar Stand Up Paddle irteerak izango dira La Malaguetako hondartzan Surfing Euskadiren eskutik.

Arratsalde-gaua iristean, San Miguelen eskutik musika ikuskizunez gozatu ahal izango da, Muelle uno eta La Farola ibilbidearen artean ezarririko eszenatokian. 21:00etan hasiko da musika festa hau, non Stone Pillow malagar taldea eta We Are Standard, momentuko musika independientearen erreferenteak, izango diren protagonistak. Egun guztian zehar txalaparta, euskal dantza, surf ikuskizunak izango dira, eta gainera ergometro txapelketa herrikoi bat eta euskal produktu honerenen dastatzeak izango dira aisialdi gunean. Esan beharra dago, Muelle uno eta La Farola ibilbidearen artean kokaturik dauden barra eta parrillak goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara irikita egongo direla.

Igandean, 12:00etatik aurrera asteburuko plater nagusia iritsiko da San Miguel Ligaren lehen jardunaldiaren lehiatzearekin batera. Txapelketa hau lehenengo aldiz iritsiko da Malagara eta 12 traineruak III Euskadi Basque Country Bandera jokoan jarriko dute. Estropada eremua La Malaguetako hondartzan kokatuko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB, TVG eta 101 TV Malaga bitartez. Jardunaldiak kultur ekitalde desberdinekin jarraituko du, herri kirolak, SUP irteerak eta We Are Not DJ's en ikuskizunarekin, 15:30etatik aurrera San Miguelen eszenatokian. larunbatean bezala, barra eta parrillak egun guztian zehar irekita egongo dira. 

Itzuli